Comunicado de Herritar Batasuna: Visca la República!

senyera

Texto bilingüe euskara / castellano

(En Euskara)

Visca la República!

Catalunyako Parlamentuak Errepublika Katalanaren independentzia erabakitzeko autodeterminaziorako erreferendumaren legea onartu, eta Generalitateko Gobernuak hura egiteko dekretua sinatu zuen atzo. HERRITAR BATASUNAk honako gogoeta hauek helarazi nahi dizkie Euskal Herriari, Catalunyako Herriari, eta oro har  interesa duen edonori:

Espainiako Erresuman, zapaldutako nazio eta herritar guztion borrokaz, Inperio Espainolaren garaietatik Herrien aberastasun zein etorkizunaren jaun eta jabe izan den oligarkiaren botere absolutua ahultzen hasten den aldi bakoitzean, kontraesan nazional eta sozialen areagotzearen ondorioz, haustura demokratikoa abiatzen den bakoitzean, geure malko, odol eta izerdiz, inperialismo espainolistaren menpe bizi garen Herriok askatasuna hurbil ikusten dugun bakoitzean, Errepublika aldarrikatzen da beti.

Horrela gertatu zen XIX. mendean, 1873an, Espainiako I. Errepublikarekin, eta, berriz ere, XX. mendean, 1931an, Espainiako II. Errepublikarekin. Eta Espainia Beltzaren buru eta bihotza den oligarkia espainolistaren erreakzioa berbera izan da beti: Monarkia berriz bortizkeriaz inposatzea, eta harekin batera, mendez mende luzatu den zapalkuntza globala: patriarkatua, kapitalismoa, penintsula eta kolonietako Nazio eta Herrien konkista eta etnozidioa, inperialismoa, kolonialismoa, nazional-katolizismoa, arrazismoa, jabetza komunalen eta herri ondasunen pribatizazioak… Mendez mendeko miseria eta esplotazio etengabea, lurjabe aristokratiko, militar kolpista, elizgizon erreakzionario, bankari ustel, enpresario esplotatzaile, eta oligarkiaren gainontzeko bizkarroien eskutik.

Horrela gertatu zen 1874an, I. Berrezarkuntza monarkikoa estatu kolpe baten bidez inposatu zenean, eta 1975ean, Francisco Franco jeneralaren ia 40 urteko diktadura faxistaren genozidioa eta estatu terrorismoa jasan ondoren, bere aginduz, eta berriz ere estatu kolpe baten mehatxua gupidagabeki erabiliz, II. Berrezarkuntza nagusitu zenean, zeina bataiatu baitzuten “Trantsizio Demokratikoa”, bere benetako izaera neofrankista, kapitalista, patriarkal, etnozida, nazional-katoliko, inperialista eta erreakzionarioa ezkutatu eta mozorrotu nahian.

Hauxe da klase borrokaren dinamikaren ardatza Estatu Espainolean, behin eta berriz errepikatzen dena, garaipenaren giltza erakusten diguna. Estatu Espainolaren mende bizi garen Nazio eta Herri Langile guztiontzat, Monarkia, eta azken 300 urteotan, errege borboia, beti izan da zoritxarraren sinonimoa. Errepublika, berriz, haustura demokratikoaren hasierarena. Borrokarena. Itxaropenarena. Askapen nazional eta sozialarena.

Berrogei urte luzez luzatu da 1975ean, Franco hil eta bi egunetara abiatu zen II. Berrezarkuntza monarkiko borboitar hau, nazionalista burges (PNV, CiU …) eta erreformisten (PSOE, PCE …) ezinbesteko kolaborazioarekin. Horretarako ezarri zuten indarrean 1978ko Konstituzioa. Bainan erregimen neofrankista krisi larrian sartu da azken urteotan. Horren adibide argiena izan da Francoren oinordeko zuzena izan zen Juan Carlos de Borbónen abdikazio behartua. Horregatik aipatzen digute behin eta berriz “Bigarren Trantsizioa”, betiko oligarkia espainolistaren botere sistema beste berrogei urtez bizirik mantentzeko. Dena aldatu, deus ere alda ez dadin. Berriz ere!

Testuinguru honetan kokatzen dugu azken urteotako Catalunyan garatu den prozesu independentista, Errepublika Katalanaren sorrera eta bereziki urriaren 1eko erreferenduma. Neofrankismoaren amaieraren hasiera, eta beraz, 1973-1981 urteetan lortu ez genuen haustura demokratikoaren abiatzea. Askatasun nazional eta soziala azkenean lortzeko itxaropena. Horregatik, HERRITAR BATASUNAren ustez, Errepublika Katalan independentearen sorrerak garrantzi handia hartzen du, ez bakarrik Herri Langile Katalanarentzat, baizik eta Estatu Espainolaren uztarripean bizi garen Nazio eta langile guztiontzat ere. Bereziki Euskal Herri Langilearentzat. Eta berezikiago euskal abertzale eta sozialista guztiontzat

Bartzelona, Cambrils eta Alcanarreko gertaerei buruzko agirian esaten genuen bezala: “interes politiko zikin eta ilun asko jarriko dira dantzan hurrengo ordu, egun eta asteetan, Herri Langile Katalanaren askapen borroka nazional eta soziala ahuldu, nahasi eta desbideratu nahian. (…) Catalunyaren etsaiak hortzez eta haginez saiatuko dira aukeraz baliatzen, Independentziaren aldeko mugimendua erasotzeko, eta urriaren 1eko autodeterminazioaren erreferenduma kaltetzeko, bereziki nazionalismo espainolista eta bere satelite guztiak.” Uste dugu azken asteek ederki frogatu dutela guk agirian esandakoa: “Horrelako atentatu odoltsu eta errukigabeak gertatzen direnean, klase borrokak bere indar, sakontasun eta konplexutasun osoa agertzen du” Izan ere, klase borrokaren ikuspegitik, bereziki Euskal Nazioaren ikuspegitik, eta nagusiki Euskal Langileriaren ikuspegitik aztertu nahi baitugu Catalunyan gertatzen ari dena. Gure mugimenduak, HERRITAR BATASUNAk, alegia, klase izaera duelako. Askapen nazionala, soziala eta feminista Langile Klasearen interesen arabera antolatzen ditugulako.

Errepublika izan den beti esperantzaren sinonimoa Estatu Espainoleko Nazio eta Herri Langile guztientzat. Bainan ez nolanahiko Errepublika. Klase borrokan murgilduta dagoen gizarte batean, ez dago kontzeptu neutrorik, gertaera guztiek klase izaera dute. Kasu honetan, beti galdetu behar dugu: kapitalisten aldeko Errepublika Burgesa ala langileon aldeko Errepublika Sozialista? Gure aukera garbia da: Errepublika Sozialista eta Feministaren alde gaude, buruz eta bihotzez. Hemen eta Catalunyan. Horregatik geure elkartasun militante osoa adierazi nahi diogu Nazio Katalanari. Bereziki Herri Langile Katalanari eta bere klase antolakunde abertzale eta iraultzaile guztiei. Urriaren 1eko erreferendumean Catalunyak haustura demokratikoaren aldeko urrats garrantzitsua eginen du, eta Estatu Espainoleko Nazioetako Herri Langile guztiok geure indar guztiez lagundu eta babestu behar dugu ekimen hau, kalean mobilizatuz eta borrokatuz.

Catalunyako Herri Langilearen historian, bere askapen nazional eta sozialaren bidean, une erabakigarri asko izan dira. Besteak beste: 1640an, “La Guerra dels Segadors”, eta 1641eko urtarrilaren 17an, Lehen Errepublika Katalanaren aldarrikapena, zeinek izugarri erraztu baitzuten Portugalen independentzia. 1700-1715 urteetan, Herrialde Katalan guztiek, Aragoirekin batera, gerra egin zuten Felipe V. errege borboiaren aurka, beren eskubide eta askatasun nazionalen alde. 1873

an I. Errepublika Espainolaren garaian, Estat Catalá aldarrikatu zen. 1909an, aldiz, greba orokorra egin zuen Herri Langile Katalanak, Marokoko gerra kolonialaren aurka. Francesc Ferrer i Guàrdia intelektual anarkista zegoen errepresioak hildako lagun askoren artean. 1917an, Catalunyako Langileriak Greba Orokor Iraultzailean parte hartze handia izan zuen. 1931ko apirilaren 14an, Francesc Maciák hitz hauek esan zituen: « proclamo la República catalana a l’espera que els altres pobles d’Espanya es constitueixin com a Repúbliques, per formar la Confederació Ibèrica». Zorigaitzez, Espainiako II. Errepublikak ez zituen ezagutu nazio zapalduen eskubideak, eta 1934ko urriaren 6an Generalitateko lehendakari Lluís Companysek berriz ere Estat Catalá aldarrikatu behar izan zuen. II. Errepublika Espainoleko Gobernuaren aginduz, Batet jeneral espainolak gerra egoera deklaratu zuen Catalunyan, errepresio bortitza burutuz, 74 hildako eta 3.000 atxilotu baino gehiago eraginez. 1936-1939an Catalunyako Herri Langileak Francoren faxismo nazional-katolikoaren aurka gerra egin zuen modu heroikoan, gainontzeko Herri Langileekin batera. Eta hemen eta orain, 2017an, Errepublika Katalan independentea aldarrikatzera doa, urriaren 1eko erreferendumaren bidez. Askatasunaren bide luzea

Egoera zailetan, katalanek bere kulturaren bi ezaugarri baliatu izan dituzte, “el seny” eta “la rauxa”, zentzua eta oldarra. Guk, Felix Likiniano anarkistaren hitzak erabiliz, eta Ezker Abertzaleak bere egin zuen esamoldeaz baliatuz, “bietan jarrai” esango genieke adiskide katalanei, kontraesan dialektiko honen bi polo hauek aldi berean erabiltzeko, zentzuz oldartuz, egiten ari diren bezala. Asko dugu ikasteko elkarrengandik.

HERRITAR BATASUNAk bere elkartasun militante osoa berresten dio Catalunyako Herri Langileari eta bere klase antolakunde abertzale eta iraultzaile guztiei. Gure mugimenduko delegazio bat joanen da Bartzelonara, irailaren 11ko Diadaren ekitaldietara, solidaritate internazionalista adieraztera. Eta dei egiten diogu Euskal Herri Langileari bere indar guztiez elkartasuna adierazteko Catalunyari, ahal dituen tresna eta baliabide oroz, bereziki kalean mobilizatuz, herritar katalanekin batera. Ez dugu ilusio faltsurik egin behar. Historiak larrutik irakatsi digu Espainiako Erresuma eta bere oligarkia nolakoa den eta nola jokatzen duen. Beti esan digute dena lortu ahal zela “biolentziarik gabe, demokratikoki”. Ikusiko dugu… Borrokak bakarrik askatuko ditu Euskal Herria, Catalunya eta gainontzeko nazio zapaldu guztiak. Borrokak bakarrik askatuko ditu kapitalismoak eta patriarkatuak azpiratutako Herri Langile guztiak.

Elkartasunik hoberena, Euskal Herria askatzeko mobilizazioa areagotzea da, Nafarroako Euskal Errepublika Sozialista eta Feministaren bidean. Hori da, hain zuzen ere, HERRITAR BATASUNAko kide guztion konpromiso militantea. Aurrera Errepublika Katalan independentea! Borroka da bidea!

 

Visca Catalunya Lliure! Visca els Països Catalans lliures!

Gora Euskal Herria askatuta, Errepublika Sozialista eta Feminista!

Sense desobediència no hi ha independencia! Mobilització popular!

 

Euskal Herrian, 2017ko irailaren 7an.

HERRITAR BATASUNA

 

(En Castellano)

Visca la República!

El Parlamento de Catalunya aprobó ayer la ley del referéndum de autodeterminación para decidir la independencia de la República Catalana, y el Gobierno de la Generalitat firmó el decreto para realizarlo. HERRITAR BATASUNA quiere hacer llegar las siguientes reflexiones a Euskal Herria, al Pueblo Catalán y en general a cualquier persona que tenga interés en este asunto:

En el Reino de España, cada vez que, por medio de las luchas de las naciones y ciudadanas oprimidas, comienza a debilitarse el poder absoluto de la oligarquía que desde la época del Imperio Español ha sido dueña y señora de la riqueza y del futuro de los Pueblos, cada vez que a causa de la agudización de las contradicciones nacionales y sociales, se inicia la ruptura democrática, cada vez que, con nuestra sangre, sudor y lágrimas, los Pueblos que vivimos bajo el dominio del imperialismo españolista vemos cerca la libertad, se proclama siempre la República.

Así pasó en el siglo XIX, en 1873, con la I República Española, y de nuevo en el siglo XX, en 1931, con la II República Española. Y la reacción de la oligarquía españolista que es la cabeza y el corazón de la España Negra ha sido siempre la misma: imponer de nuevo por la violencia la Monarquía, y con ella, la opresión global que se ha prolongado durante siglos: el patriarcado, el capitalismo, el etnocidio de las Naciones y los Pueblos de la península y las colonias, el imperialismo, el colonialismo, el nacional-catolicismo, el racismo, las privatizaciones de los bienes comunales y recursos públicos… Una ininterrumpida miseria y explotación multisecular de la mano de la aristocracia terrateniente, los militares golpistas, los eclesiásticos reaccionarios, los banqueros corruptos, los empresarios explotadores, y el resto de parásitos de la oligarquía.

Así pasó en 1874, cuando se impuso la Primera Restauración monárquica por medio de un golpe de Estado y en 1975, cuando, tras sufrir el terrorismo de estado y el genocidio de la dictadura fascista del general Francisco Franco casi durante 40 años, por orden suya y utilizando de nuevo sin compasión la amenaza golpista, se impuso la Segunda Restauración monárquica, la cual fue bautizada como “Transición Democrática” pretendiendo ocultar y disfrazar su verdadero carácter neofranquista, capitalista, patriarcal, etnocida, nacional-católico, imperialista y reaccionario.

Éste es el eje de la dinámica de la lucha de clases en el Estado Español, que se repite una y otra vez, y que nos muestra la clave de la victoria. Para todas las Naciones y Pueblos Trabajadores que vivimos bajo el dominio del Estado Español, la Monarquía, y en estos últimos 300 años, el rey de turno de la familia Borbón,  ha sido siempre sinónimo de desgracia. La República, en cambio, lo ha sido del inicio de la ruptura democrática. De la lucha. De la esperanza. De la liberación nacional y social.

Esta Segunda Restauración monárquica y borbónica que se ha prolongado durante tantos años se inició a los dos días de la muerte de Franco, en 1975, con la imprescindible colaboración de los nacionalistas burgueses (PNV, CiU …) y de los reformistas (PSOE, PCE …). Para eso pusieron en vigor la Constitución de 1978. Pero en los últimos años el régimen neofranquista ha entrado en una grave crisis. El ejemplo más claro de esto ha sido la abdicación forzada de Juan Carlos de Borbón que fue el heredero directo de Franco. Por eso mismo insisten una y otra vez en la llamada “Segunda Transición”,  para mantener vivo otros cuarenta años el sistema de poder de la oligarquía españolista. Cambiar todo para que nada cambie. ¡Otra vez!

En este contexto situamos el proceso independentista que se ha desarrollado durante estos últimos años en Catalunya, el nacimiento de la República Catalana y especialmente el referéndum del 1 de octubre.  Es el el principio del fin del neofranquismo, y por lo tanto, el inicio de la ruptura democrática que no conseguimos en los años 1973-1981. La esperanza de lograr al fin la libertad nacional y social. Por eso, en opinión de la HERRITAR BATASUNA, el surgimiento de la República Catalana independiente tiene una gran importancia, no sólo para el Pueblo Trabajador Catalán, sino también para todas las Naciones y trabajadoras que vivimos bajo el yugo del Estado Español, especialmente para el Pueblo Trabajador Vasco, y más especialmente aún para todas las abertzales y socialistas vascas.

Como decíamos en el comunicado sobre los sucesos de Barcelona, Cambrils y Alcanar: “muchos intereses sucios y oscuros se van a poner en movimiento en las próximas horas, días y semanas, queriendo debilitar, desviar y difuminar la lucha de liberación nacional y social del Pueblo Trabajador Catalán. Los enemigos de Catalunya intentarán aprovecharse de la ocasión con uñas y dientes para atacar al movimiento independentista y perjudicar el referéndum de autodeterminación del 1 de octubre, especialmente el nacionalismo españolista y todos sus satélites.” Creemos que las semanas pasadas han probado claramente lo dicho por nosotras en ese comunicado: “Cuando suceden atentados sangrientos e implacables como éstos, la lucha de clases aparece en toda su fuerza, profundidad y complejidad”, ya que queremos analizar lo que está sucediendo en Catalunya desde el punto de vista de la lucha de clases, especialmente desde el punto de vista de la Nación Vasca, y fundamentalmente desde el punto de vista de la Clase Obrera Vasca. Porque nuestro movimiento, es decir, HERRITAR BATASUNA, tiene un carácter de clase. Porque organizamos la liberación nacional, social y feminista según los intereses de la Clase Obrera.

La República siempre ha sido sinónimo de esperanza para todas las naciones y Pueblos Trabajadores del Estado Español. Pero no cualquier República. En una sociedad sumergida en la lucha de clases, no existen conceptos neutros, todos los fenómenos tienen un carácter de clase. En este caso, siempre tenemos que preguntar: ¿una República Burguesa favorable a los capitalistas o una República Socialista favorable a las trabajadoras? Nuestra opción es clara: estamos a favor de una República Socialista y Feminista, con todo nuestro corazón y nuestra cabeza. Aquí y en Catalunya. Por eso le queremos expresar toda nuestra solidaridad militante a la nación Catalana, especialmente al Pueblo Trabajador Catalán y a sus organizaciones de clase patrióticas y revolucionarias. En el referéndum del 1 de octubre Catalunya dará un paso importante a favor de la ruptura democrática, y todas las Naciones y Pueblos Trabajadores del Estado Español debemos ayudar y apoyar con todas nuestras fuerzas esta iniciativa, movilizándonos en la calle y luchando.

En la historia del Pueblo Trabajador de Catalunya, en el camino de su liberación nacional y social, han existido muchos momentos decisivos. Entre otros: en 1640, “La Guerra dels Segadors”, y el 17 de enero de 1641, la proclamación de la Primera República Catalana, hechos que facilitaron enormemente la independencia de Portugal. En los años 1700-1715, todos los Països Catalans, junto con Aragón, llevaron adelante una guerra contra el rey Borbón Felipe V, a favor de sus derechos y libertades nacionales. En 1873, en tiempos de la Primera República Española, se proclamó el Estat Catalá. En 1909, el Pueblo Trabajador Catalán hizo una huelga general contra la guerra colonial de Marruecos.  El intelectual anarquista Francesc Ferrer i Guàrdia fue una de las numerosas víctimas asesinadas por la represión. En 1917, la Clase Obrera Catalana tuvo una gran participación en la Huelga General Revolucionaria. El 14 de abril de 1931, Francesc Maciá pronunció estas palabras: « proclamo la República catalana a l’espera que els altres pobles d’Espanya es constitueixin com a Repúbliques, per formar la Confederació Ibèrica». Desgraciadamente, la Segunda República Española no reconoció los derechos de las naciones oprimidas y el 6 de octubre de 1934 el presidente de la Generalitat Lluís Companys tuvo que proclamar una vez más elEstat Catalá. Por orden del Gobierno de la Segunda República Española, el general español Batet declaró el estado de guerra en Catalunya, llevando a cabo una represión violenta, que produjo 74 muertos y más de 3.000 detenidos. En 1936-1939, el Pueblo Trabajador Catalán llevó delante de forma heroica la guerra contra el fascismo nacional-católico de Franco, junto con el resto de Pueblos Trabajadores. Y aquí y ahora, en 2017, va a proclamar la República Catalana independiente, por medio del referéndum del 1 de octubre. Éste ha sido el largo camino hacia la Libertad.

En situaciones difíciles, las catalanas han utilizado dos características de su cultura, “el seny” y “la rauxa”, el sentido común y la intrepidez. Nosotras, utilizando las palabras del anarquista Félix Likiniano y aprovechando la expresión que hizo suya de la Izquierda Abertzale, les diríamos a nuestras amigas catalanas: “bietan jarrai” para que utilicen al mismo tiempo los dos polos de esta contradicción dialéctica, luchando intrépidamente y con prudencia al mismo tiempo, como lo están haciendo. Tenemos mucho que aprender las unas de las otras.

HERRITAR BATASUNA le reafirma su total solidaridad militante al Pueblo Trabajador de Catalunya. Una delegación de nuestro movimiento acudirá a Barcelona, a los actos de la Diada del 11 de septiembre, a manifestar nuestra solidaridad internacionalista. Y hacemos un llamamiento al Pueblo Trabajador Vasco para que exprese su solidaridad con Catalunya con todas sus fuerzas, con todos los medios e instrumentos a su alcance, especialmente movilizándose en la calle junto con las ciudadanas catalanas.

No debemos hacernos falsas ilusiones. La historia nos ha enseñado de forma dolorosa cómo es el Reino de España y su oligarquía, y cómo actúa. Nos decían que todo se podía conseguir “sin violencia, democráticamente”. Ya lo veremos… Sólo la lucha liberará Euskal Herria, Catalunya y todas las otras naciones oprimidas. Sólo la lucha emancipará todos los Pueblos Trabajadores aplastados por el capitalismo y el patriarcado.

La mejor solidaridad es radicalizar la movilización para la liberación de Euskal Herria, en el camino de la República Socialista y Feminista Vasca de Nabarra. Eso es, precisamente, el compromiso militante de todos los miembros de la HERRITAR BATASUNA.

 

¡Adelante la república catalana independiente! ¡La lucha es el camino!

Visca Catalunya Lliure! Visca els Països Catalans lliures!

Gora Euskal Herria askatuta, Errepublika Sozialista eta Feminista!

Sense desobediència no hi ha independencia! Mobilització popular!

 

Euskal Herria, a 7 de septiembre de 2017.

HERRITAR BATASUNA

También te podría gustar...

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *