Oier

(Texto bilingüe)

(Euskara)

Latza da Oier, Euskal Preso Politikoa, joana izatea gure helburu nagusiak lortu gabe. Beste behin ere. Latza da berak emandakoa putre batzuk euren interesetara egin dutela ikusi ahal izatea. Beste behin ere. Latza da hainbeste gudari bidean eroriak Euskal Herriaren askatasun integrala oraindik ere eskuratu gabe.

Ez gara hasiko baina, negarrez! Horixe suertatu zen 1936/39ko gerra zibila deiturikoa eta gero. “Alderdiak” geldi egoteko agindu zuen: “…, komunistak dira,… endredatzaileak edo bazter-nahasleak, … gu geu gure familia …. maketo horiek…” Horixe izan zen PNVren mezurik zentralena eta pozoitsuena. Hots, Euskal Herriko burgesiak gerra ondoko panoraman bere burua ondo kokatu zuen eta xoxa irabazteko ahaleginetan fin aritu ere. Hots, bertoko Jauntxo eta okupatzaileen artean, Euskal Herriaren nazio gisako izaera politikoa Espainiako interesetara ipini, gainbalioa banatu … eta gaur ere bere horretan dihardute.

Zer dugu gaur egun? Klase burgesetik sorturiko PNV autonomistak ekinbide berberean jarraitzen du. Badago, ordea, beste elementu bat. Oraingo honetan EH Bildu-k bat egiten du Euskal Herriarekiko iruzurrean. Ederto. Lehen jauntxoak, lege zaharra eta kopon bendito geneukan… eta orain EH Bilduren modernitatea. Moda zaharra, jantzi berriekin.

Eta hauek, beraz, Espainiak banaturiko Hegoaldeko herrialdeetan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa eta Nafarroa Garaia alegia, zer demontre saltzen digute? ESPAÑA da saltzen digutena bai batzuk zein bestek. Ez dago etorkizunik Euskal Herria libre batentzat. Ez Espainiak ez eta Frantziak ere, ez dute inoiz Euskal Herria libre utziko.

Frantziak eta Espainiak egiten duten guztia euren sistema eta euren burua salbatzeko da. Eta euren biziraupena ziurtatzeko euren legedia eta indarra erabiliko dituzte. Zabal ditzagun begiak eta geure buruekin zintzo izan. Bide horretatik jarraituz gero, Euskal Herriak porrota besterik ez du ezagutuko.

Euskal Herria libre, sozialista eta solidarioa lortzeko borroka-kide asko behar dugu. Konpromezua behar dugu hitz gutxitan. Baita etsaiaren mezuak baztertzea. Euskal Herria okupatzen eta esplotatzen duten etsaien sisteman eta filosofian ezin dugu sinistu gurekin akabatzeko asmatuak baitira. Horren erreza da kontua.

Prest al gara aurre eta aurrera egiteko? Nork bere buruari erantzun behar dio. Baita busti ere. Herriaren parte hartzea ezinbestekoa da. Argalak zioen bezala, herriak soilik salbatu ahal du bere burua. Hitz gutxitan ia-ia dena esanda dago. Denok eman behar dugu zerbait eta era antolatu batean. Ez dago besterik.

Ez da erraza izango baina bestela, hobe dugu buru belarri PNV-ren dinamikan sartzea. Geure bizitzan arazo eta zailtasun gutxiago izango ditugula gauza jakina da. Hots, matxinatzen bagara, lan pilo eta segurtasunik eza izango ditugu nonahi. Bai, baina askapen prozesu guztietan azaleratzen diren ezaugarriak dira. Horixe suertatzen ez bada, tranpa zikina!

Ezin dugu ahaztu zenbait mezu pozoitsu: “posible” eta “ezinezko”-arena. Zapaltzen gaituztenek ondo aski zabaltzen dute euren mezua. Komunikabideetatik, ikastetxeetatik baina baita alderdi erreformista eta sozialdemokrata horien bidez. Euren buruak abertzaletzat (ala ez, gaur egun batek daki…) hartzen dute baina okupatzaileen jokoa jarraitzen dute.

Eta marxistak izan diren batzuk honela diote: “fusil bat eskuetan izateagatik zilegitasun osoa ez duzu behar izan”. Horixe da iraultzaileei leporatzen dietena hain zuzen ere. Baina zintzoki esanda, etsaiaren sistemaren bilbapenetik ere ez dago askapenik, ez nazionala ezta soziala ere.

Mentalitate politiko-militarrik ez duen ezkertiar militante batek ezin izango du asmatu klase zapaltzailea lurperatzeko taktika eta estrategia egokirik. Ez da oso azkarra izan behar ondorio horretara iristeko. Ez gara ezer asmatzen ari.

Izan ere, batzuk Euskal Herriko askapen prozesuaren garai bati (lerro politiko-militarena alegia) itxiera eman diote. Beste batzuk argi daukagu ezpata mota guztiek zutik darraitela Euskal Herriaren askatasun nazional zein soziala lortu arte.

Hori dela eta borrokari lotzeko dei zabala egiten dugu. Nork bere indarren arabera baina guztiok ipini behar dugu zerbait. Bestela, lagun batzuk euren bizia ematen badute ere, ezinezkoa egingo baitzaigu.

Inork ez dezala esan gure askatasuna amets gaizto bat dela. Ahalegindu beharko gara, baita sufritu ere baina Euskal Herriko Langileriaren biziraupena bermatuko dugu. Bai ala bai. Etsaiaren aurrean, tinko mantendu behar dugu geure burua. Ez dago besterik.

Oierren eta beste hainbeste borrokalari, gudari eta munduko gehiengo zapalduaren izenean borrokan jarraituko dugu Euskal Herria askatu arte. Independentzia eta Sozialismoaren bidean JO TA KE!!

Oier

(Castellano)

Resulta muy penoso constatar que Oier, Preso Político Vasco (*), se haya marchado sin haber logrado ninguno de nuestros principales objetivos. Una vez más. Resulta muy penoso poder ver que lo dado por él haya sido utilizado por ciertos buitres en su propio beneficio. Una vez más. Resulta muy penoso que tantos gudaris hayan caído por el camino sin haber alcanzado la libertad integral de Euskal Herria.

No nos echaremos a llorar, tal y como aconteció tras la denominada guerra civil de 936/39. “El Partido” mandó a parar: “…, no son más que unos comunistas, … unos revoltosos, … nosotros mismos y nuestra familia …. unos maketos…” Ese fue el mensaje más central y envenenado del PNV. Es decir, durante la postguerra la burguesía vasca obtuvo una buena posición y se afanó en la mera obtención de ganancias. Esto es, entre los caciques de aquí y los ocupantes pusieron bajo intereses españoles la propia naturaleza política que Euskal Herria tiene como nación, se repartió la plusvalía … y hoy es el día en el que todavía se mantiene esa misma situación.

¿Cómo nos encontramos hoy en día? Ahí tenemos al PNV autonomista nacido de la clase burguesa que sigue con ese mismo tipo de praxis. Pero esta vez ha surgido un nuevo elemento, se trata de EH Bildu que se ha unido al fraude con Euskal Herria. Pues muy bien. Si antes eran los caciques, la ley vieja y el copón bendito …, ahora se trata de la modernidad de EH Bildu. Moda antigua pero revestida de nuevo ropaje.

Por tanto, ¿qué moto nos están vendiendo esos y esas, viendo que España mantiene al sur de Euskal Herria dividida en dos territorios, o sea, las Vascongadas y la Alta Navarra? Es ESPAÑA es lo que nos quieren vender tanto los unos como los otros. No hay futuro posible para una Euskal Herria libre. Tanto España como Francia no admitirán nunca una Euskal Herria libre.

Todas las actuaciones de Francia y España están encaminadas en la salvaguarda de su sistema y de sí mismas, y harán uso de sus leyes y de la fuerza en caso de ver peligrar su propia supervivencia. Abramos los ojos y seamos honestos/as con nosotros/as mismos/as, seguir por ese camino, supondrá la derrota de Euskal Herria.

Precisamos de muchos/as compañeros/as de lucha para poder lograr una Euskal Herria libre, socialista y solidaria. En pocas palabras, precisamos de su compromiso y dejar de lado los mensajes que el enemigo nos remite. Del mismo modo que no podemos dar crédito al sistema y a la filosofía de esos enemigos que ocupan y explotan a Euskal Herria, creados para acabar con nosotros/as. Así de sencillo.

¿Estamos en disposición de hacer frente y de echar para delante? Cada cual debe responderse a sí mismo y también mojarse por ello. Es imprescindible que el pueblo tome parte en el asunto. Tal y como Argala decía, únicamente es el pueblo el que puede salvarse a sí mismo. Prácticamente está dicho casi todo y en pocas palabras. Todos y todas debemos aportar algo y de una manera organizada. No queda otro remedio.

No va a resultar nada fácil, si no lo mejor sería que entráramos decididamente en la dinámica del PNV, y de todos es sabido que tendríamos una vida menos azarosa y con menos dificultades. Es decir, en caso de revelarnos, además de tener una gran labor `por delante nos reportaría inseguridad por todos lados. Pues si, pero son aspectos distintivos que afloran en todos los procesos de liberación, y si no es así ¡que trampa tan asquerosa!

Tampoco nos podemos olvidar de algún que otro mensaje envenenado: el de lo “posible” y lo “imposible”. Nuestros opresores saben muy bien como difundir su mensaje, no solo a través de los medios de comunicación y los centros de enseñanza sino también por medio de estos partidos reformistas y socialdemócratas, que a pesar de que se tengan por abertzales (o no, que hoy en día cualquiera sabe…) no hacen nada más que seguir el juego a los ocupantes.

Así, alguien que antes era marxista dice esto: “el hecho de haber tenido un fusil entre las manos no te otorga una legitimidad absoluta”, y eso es precisamente lo que achacan a los revolucionarios/as. Pero hablando honestamente tampoco hay liberación posible, ni nacional ni social, desde el entramado del sistema del enemigo.

Un militante de izquierda que carezca de mentalidad político-militar no será capaz de elaborar tácticas o estrategias adecuadas que conduzcan al soterramiento de la clase opresora, y no hay que ser un lince para llegar a tal conclusión. No nos estamos inventando nada.

 

En efecto, mientras algunos/as han dado ya carpetazo a una época del proceso de liberación de Euskal Herria (es decir la de la línea político-militar), otros y otras tenemos claro que las espadas permanecen erguidas hasta el logro de la libertad nacional y social de Euskal Herria

Por todo ello hacemos un amplio llamamiento para unirse a la lucha. Cada cual, en la medida de sus posibilidades, pero todos y todas con algo que aportar. De otra forma, a pesar de que algunos/as compañeros/as den en ello su vida, nos resultaría imposible.

Que nadie diga que nuestra libertad no es más que un mal sueño. Tendremos que esforzarnos y sufrir en buena medida, pero, sí o sí, aseguraremos la supervivencia de la clase obrera vasca. Debemos mantenernos firmes ante el enemigo. No hay otra.

Seguiremos luchando en nombre de Oier y de otros tantos luchadores, gudaris y esa mayoría oprimida del mundo hasta liberar a Euskal Herria. Hacia la Independencia y el Socialismo, JO TA KE!!

(Fuente: La Hiene / Autor: Jon Iurrebaso Atutxa)

(*) Nota aclaratoria: Fallece el gasteiztarra Oier Gómez tras años de exilio y cárcel

A pesar de que en el año 2012 le diagnosticaron un linfoma de Hodgkin y fue tratado con quimioterapia, hasta el 2017 no quedó en libertad. Además, durante esos cinco años le diagnosticaron sarcoma d’Ewin con metástasis. Ha fallecido en Baiona a los 35 años de edad.

Los médicos ya lo habían advertido y era cuestión de días: Oier Gómez ha fallecido el 26 de enero a las 04:30 horas a los 35 años de edad en Baiona debido a una grave enfermedad que arrastraba desde su estancia en prisión y que la propia cárcel le agravó.

El ex-preso vasco, cuya sentencia fue suspendida por enfermedad crítica, llevaba en el hospital las últimas semanas, según apuntó el colectivo Bagoaz hace pocos días.

El gasteiztarra fue puesto en libertad en 2017 después de que un tribunal aceptara la suspensión de su condena. A pesar de ser puesto en libertad hace apenas dos años, fue en 2012 cuando le detectaron a Gómez el primer cáncer, por lo que estuvo un total de cinco años encarcelado con una grave enfermedad.

En ese año, en 2012, a Oier Gómez le diagnosticaron un linfoma de Hodgkin y durante el año siguiente fue tratado con quimioterapia. A pesar de ello, no fue puesto en libertad y en enero de 2017, fue conducido con fuertes dolores desde la cárcel de Meaux al hospital Pitié-Salpêtrière, donde los médicos le diagnosticaron un cáncer sarcoma d’Ewin con metástasis.

En el momento que diferentes informes apuntaron que no le quedarían más de 6 meses de vida si seguía en prisión, el Tribunal de Aplicación de Penas suspendió la condena de Gómez. Desde entonces, Gómez vivía en Baiona, donde recibe tratamiento médico.

(Fuente: halabedi.eus)

También te podría gustar...